Web mapa
Hizkuntzak
Musika

2025 uztailak 23

Asteazkena

18:00 - 19:00

Fnac Forum

Ele bitan / Haurrak

Musika familian. Elkarrekin jolasten, kantatzen eta sortzen

Oharra

Doako sarrera lekua bete arte. Familiak, 4 - 7 urte bitarteko haurrekin 

Familian musika partekatzeko gunea, jolasetik, sormenetik eta parte-hartzetik abiatuta. Tailerrean zehar, haurrek erritmoa, kantua eta mugimendua esploratzen dituzte, ahotsek eta pianoak lagundutako zuzeneko musikarekin. Askatasunez gozatzeko, sortzeko eta adierazteko pentsatutako proposamen honetan, helduen eta haurren arteko zubi bihurtzen da musika ingurune ludiko batean. Autoestimua, entzutea eta talde-lana indartzeko aproposa.

Ziklo honen helburu nagusia da familietako senide guztiei musika esperimentatzeko aukera ematea, konfiantzazko eta errespetuzko giro batean, guztiei lekua eginez. Horrela, esperientzia aberasgarria eskainiko zaie haur txikienei eta haiekin datozenei. Eta berrikuntza gisa, proposamen inklusibo bat ere egongo da, non desgaitasuna duten pertsonak bihurtuko diren protagonista.

Sistema pedagogiko egiaztatu baten bidez —MusikaNaiz musika sortzailea eta musikoterapia zentroa— naturalagoa eta ludikoagoa izaten da musikaren arloko heziketa. Hala, hiru egunez, musika izango da adierazi, parte hartu, elkartu eta ikusarazteko tresna.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi