Web mapa
Hizkuntzak
Musika

2025 uztailak 24

Osteguna

18:00 - 19:00

Fnac Forum

Ele bitan / Haurrak

Kontzertu inklusiboa Simon Ezquiagarekin

Oharra

Doako sarrera lekua bete arte.

Musika gara. Sormenak ez ditu mugak ulertzen kontzertuak eskaintzen duen agertokian guztiek dute lekua. Musika gara proposamen inklusiboa da. Desgaitasuna duten pertsonak protagonista bihurtzen dira bertan, musikaren bidez beren talentu eta sentsibilitate guztia erakutsita. Simon Ezquiagak gidatuta, kontzertuan jam session tarte bat eskainiko da, non publikoak bat egin, abestu, inprobisatu edo, besterik gabe, partekatu ahal izango duen musika. Adierazteko, elkartzeko eta ikusarazteko tresna gisa musikak duen ahalmenaren eta aniztasunaren ospakizuna.

Ziklo honen helburu nagusia da familietako senide guztiei musika esperimentatzeko aukera ematea, konfiantzazko eta errespetuzko giro batean, guztiei lekua eginez. Horrela, esperientzia aberasgarria eskainiko zaie haur txikienei eta haiekin datozenei. Eta berrikuntza gisa, proposamen inklusibo bat ere egongo da, non desgaitasuna duten pertsonak bihurtuko diren protagonista.

Sistema pedagogiko egiaztatu baten bidez —MusikaNaiz musika sortzailea eta musikoterapia zentroa— naturalagoa eta ludikoagoa izaten da musikaren arloko heziketa. Hala, hiru egunez, musika izango da adierazi, parte hartu, elkartu eta ikusarazteko tresna.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi