Web mapa
Hizkuntzak
Musika

urt. 13 - mar. 24 2025

Astelehena

19:00 - 21:00

Lugaritz K.E.

110 €

Euskara

Kantu herrikoiak barnetik

Euskal kantu herrikoiak ikasi eta interpretatzeko ikastaroa Kalakan taldean partaide izandakoaren eskutik. Abestiak ikasteaz gain, hauen testuingurua, abesteko guneak eta beste ezaugarri batzuk ere aztertuko dira ikastaroan zehar.

Thierry Biscary, abeslaria eta ekoizlea. Kalakan taldean partaide izandakoa, 2002an Ipar Euskal Herriko eskoletan hasi zen musika ikastaldiak ematen. Lan horri esker ohartzen da transmisioaren garrantziaz: kantua, txalaparta, edo joaldunen teknikak. Unibertso ezberdin bezain aberasgarri horietan lan eginez, beti oinarrizko abiapuntura itzuliko da: musika herrikoia eta bereziki ahots hutsezko kantua, soila edo polifonikoa.2018an bere lehen lana Manez eta Kobreak plazaratu ondoren, 2020an, bere bigarren albuma, Muda, argitaratu zuen. Bestalde musika eta kantu tailerrak Gipuzkoan eskaintzen ditu. Azkenik, Kalapita produkzioak enpresarekin, ekoizpen lanak egiten ditu Euskal Herriko beste artista batzuentzat.

Programa

  • Parte hartzaileen helburuak eta nahikeriak zehaztu. Kantu herrikoiak kantatu.
  • Parte hartzaileek ekarritako kantuak entzun, kantatu eta batzuk ikasi.
  • Kantuen interpretazioa. Letren erran nahiak aipatu eta hitzekin nola jolasten ahal den.
  • Kantugintza munduan zehar. Kantuak entzun eta ariketa batzuk egin.
  • Non kantatzen dut. Kantuaren espazioak zehaztu eta espazio ezberdinetan kantatu.
  • Nori kantatzen diot. Kantuen hautaketa zehaztu, ariketak eta jolasak.
  • Kantu bat nola egina da. Doinu bat nola inprobisatu, kantu bat sortu.
  • Kantaldi bat preparatu parte hartzaile bakoitzak ekarritako kantuekin.

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi