Hizkuntzak
Jazz instrumentuak eta murala zuzenean Kolorenea
uzt. 23 - uzt. 24 2025
Asteazkena, Osteguna
11:00 - 14:00
Kutxa Fundazioa (Tabakalera Plaza, 0 solairua)
Euskara / Haurrak

Izen-ematea
Tailer honetan izen-ematea doakoa izango da eta egun berean egingo da, heldu ahala tokia bete arte.
Tailer hauetan askatasun kreatibo osoz elkarreragiteko aukera dago. Parte-hartzaile bakoitzari bere desioen eta nahaien arabera adierazteko aukera ematen zaio. Musika entzunez eta beren gaitasun artistikoak aplikatuz.
Txikijazzaren programazioaren barruan kokatzen da jarduera hau eta Old School Funky Family (uztailak 23) eta Irati Bilbao (uztailak 24) kontzertuekin batera egingo da.
Jarduerak guneka eta txandaka banatuko dira. Txanda bakoitzak ordu erdiko iraupena izango du.
K-01 Gunea
12 urtetik gorakoen taldea. Kontrabaxua, bateria edo teklatua bezalako instrumentu handien kartoi plumean puzzleak egingo dituzte. Zer da? Nola jotzen da? Adi!
7 eta 12 urte bitartekoen taldea. Tresna ertainak eta enkajatzeko piezak tartekatuko dituzte. Zer dirudi? Zein da instrumentua? Nola jotzen da? Adi!
K-02 Gunea
(Tailer honetarako mantalak egongo dira arropa ez zikintzeko)
4 eta 6 urtekoen taldea, pertsona heldu baten laguntzarekin. Mural kolektibo bat margotzeko aukera izango dute, “Txikijazz, musika bihotzean” lelopean. Musika tresnak eta paisaiak horman marraztuta egongo dira argizari eta akuarelekin koloreztatzeko. Badugu Photocalla!!
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Musika
Nire lehen soinuak. Abentura musikal handi baten lehen nota MusikaNaiz
uztailak 22
Fnac Forum
-
Musika
Musika familian. Elkarrekin jolasten, kantatzen eta sortzen MusikaNaiz
uztailak 23
Fnac Forum