Hizkuntzak
Ipuingintza garaikideko klasikoak I Beñat Sarasola
Ikastaro honetan XIX. eta XXI. mende arteko zenbait ipuin irakurri eta landuko dira. Saio bakoitzean ipuin bat aztertuko da, eta beraz, ikasleak aurrez eraman beharko du irakurrita ipuina saiora. Ahalik eta modu xehetuenean aztertuko dira, eta idazleek erabilitako teknika eta baliabide narratiboak azaleratzen ahaleginduko gara. Saioak dialogikoak dira, hots, irakasleak ez ezik ikasleek parte hartzen dute beren iruzkin, irakurketa, eta abarrekin. Kurtsoan zehar, aurrez irakurritako ipuinekin konparaketak egingo dira baita ere, ikusteko nolako eboluzioa izan duen ipuingintzaren genero literarioak duela bi mendetik hona.
Matrikulatuek aurrez eskuratu ahal izango dituzte ipuinok koaderno batean.
0- Aurkezpena eta ipuingintza garaikidera sarrera
1- Nathaniel Hawthorne, “Wakefield” (1837) –itzul. Koro Navarro –
2- Anton Txekhov, “Anna lepazamarretik zintzilik” (1885) –itzul. Iker Sancho–
3- Guy de Maupassant, “Idunekoa” (1888) –itzul. Juan Kruz Igerabide–
4- James Joyce, “Hodei txiki bat” (1914) –itzul. Irene Aldasoro–
- Franz Kafka, “Aita familiakoaren kezka” (1919), “Lehen sufrimendua” (1924). –itzul. Naroa Zubillaga–
5- Katherine Mansfield, “Lorategiko festa” (1922) –itzul. Anton Garikano–
6- Ernest Hemingway, “Hiltzaileak” (1927) –itzul. Javi Cillero, Xabier Olarra–
7- Jorge Luis Borges, “Aleph-a” (1945) –itzul. Juan Garzia–
8- Shirley Jackson, “Loteria” (1948) –itzul. Izaskun Etxebeste–
9- Cinthia Ozick, “Xala” (1980) –itzul. Koro Navarro–
10- Alice Munro, “Hartza mendi gainera igo zen” (2001) –itzul. Isabel Etxeberria–
Datak:
Azaroa: 16 eta 23
Abendua:14
Urtarrila: 11, 18 eta 25
Otsaila: 1, 8, 15, 22 eta 29
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Humanitatea eta zientzia
Ezagutu Uliako altxorrak (B) Marko Sierra
urriak 11 - ekainak 6
Okendo K.E.
-
Zinema, bideoa eta argazkia
Hiria miatu, postalak filmatu Maider Oleaga
urriak 14 - urriak 25
Larrotxene K.E.