Hizkuntzak
Hitzen kulunka Juan Kruz Igerabide, Maite Mutuberria
Haur poesiari buruzko formazio saioa hitza eta ilustrazioa elkar hartuz. Nola erabil daiteke haur poesia eskolan eta liburutegietan? Zer estrategia daude eskura? Haur poesiaren historia osatu bat egiteke dago, baina batez ere haur poesiaren erabilera praktikoaz jardungo dira. Nola jolastu poemekin? Nola sortu giroa poema intimoak ere (ez soilik jolasekoak) irakurtzeko? Ikastaroan ilustrazioaren alorra ere landuko dute, besteak beste, bitartekariek ilustrazioaren bitartez gazteak eta haurrak poesiara erakarri ditzaketelako; finean, ilustrazio guztia, ilustrazioa bada, poetikoa delako.
Maisu-maistrek edo bibliotekariek poesia nola landu baldin badakite, gero euren kabuz hura zabaltzeko eta harekin bitartekaritza egiteko aukerak izango dituzte.
- Informazio gehiago: www.galtzagorri.eus
Antolatzailea: Galtzagorri elkartea
Laguntzailea: STM
Donostia Kulturak ez du ikastaro hau antolatu
Donostia Kulturak ez ditu bere gain hartzen antolatzaileak iragarritako ikastaroan izan daitezkeen aldaketa edo ez-betetzeen erantzukizuna.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Zinema, bideoa eta argazkia
Realización de documentales Oskar Tejedor
azaroak 4 - urtarrilak 24
Larrotxene K.E.
-
Antzerkia eta dantza
Ikusle Eskola: Paraíso de los negros Curro Velázquez-Gaztelu
azaroak 8
Victoria Eugenia Club aretoa