Web mapa
Hizkuntzak
Arte plastikoak eta eskulanak

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

2,5 € pertsonako

Euskara / Haurrak

Matrikulazio epea amaitu da
gabonak san telmon © Oskar Moreno

Adina:  5-8 urte

Irudimena eta sormena lantzeko dinamika eta tailer plastiko ezberdinak.
Sarrerak salgai jarduera baino 15 egun lehenago. Museoko bazkideek lehentasuna dute.

Abenduak 27
Artearekin jolasean

Artelan bakoitzak elementu ezberdinak ditu. Batzuetan, asko hurbilduz gero, irudiaren perspektiba galtzen da eta irudiak abstraktoa dirudi. Bestetan, begibistan ez dauden sekretuak ikusiko ditugu. Museoko artelanak ezagutuko ditugu eta han azaltzen diren kontzeptu artistiko ezberdinak hobeto ulertzen saiatuko gara, kolorea, konposizioa eta teknika ezberdinekin esperimentatuz. 

Abenduak 28
Eskuz eta makinaz
Eskuz eta makinaz egindako lana erabat ezberdina da. Industria ekoizpenaren ezaugarri nagusienetariko bat errepikapena, lan-katea eta serie-lana da eskuzko lanak aldiz ezberdinak eta bakarrak dira. Gure irudimenari esker, sorkuntza artistikoetan erabiliko ditugu elementu industrialak eta seriean egindako lana. 

Abenduak 29
Altxorraren bila
San Telmo Museoko txokoetan altxor harrigarriak daude ezkutuan. Museoan zehar haien bila ibiliko gara eta hamaika istorio aurkituko ditugu. Gero arte trebetasunak landuko ditugu ikusitakoa irudikatzeko. 

Abenduak 30
Jantzi biziak
Ehunak gure eguneroko bizitzan erabat sartuta daude. Museoan dauden elementu ezberdinak ezagutuko ditugu eta tailerrean arroparen bizitza luzatzeko jarduera artistiko bat egingo dugu, berrerabiltzeak dituen onurak ezagutzeko. Sortu, ondo pasatu eta gure planeta zainduko dugu.
Interrupt Nation taldearen eskutik.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi