Hizkuntzak
Festak elkarrekin dantzan ospatuaz Itziar Otamendi, Monika Bañales
Antzerkia eta dantza

Euskal Herriko festekin lotzen diren hiru dantza jolas moduan ikasiko dute familiek: Zazpi jauziak (ezaguna zaien doinu honen bidez korruan dantzatzen diren jauzien munduan txango dantzatu bat egingo da), Irradaka (aldez aurretik aukerarutako doinu ezagun baten bidez, eskutik helduta kantatuaz eta dantzatuaz), Axeri-dantza (korrutik sokara pasatu ondoren eskuz aldatzeko errituala azalduko da Axeri-dantzaren bidez).
Adina: +5 urte
Museoko bazkideentzako salneurria: 4,5 € familiako
Antolatzailea: San Telmo Museoa
Laguntzailea: Ikerfolk-Argia