Hizkuntzak
Egun batez ehule: ekin euskal ehungintzari Mazedonia Diseinu Estudioa
Arte plastikoak eta eskulanak
Adina: + 5 urte
Tailer honetan, Mazedonia Diseinu Estudioaren eskutik eskuzko ehungailu txikiaren aukera amaigabeak landuko ditugu.
Lantegi honetan zure oihalki txikia ekoitziko duzu etxerako. Horretarako, museoko lan tresna eta oihalkien bilduma historikoak ikuskatuko ditugu, hauek inspirazio gisa erabiliz egun batez ehule garen bitartean.
Ondarearen Europako Jardunaldiekin lotutako jarduera.
Museoko bazkideentzako salneurria: 4,5 € familiako
Zikin daitekeen arropa erosoa ekartzea gomendatzen da.