Hizkuntzak
Danza contemporánea Prokulturako irakaslea
Oharra: Ikastaroa hasita dagoen arren, oraindik ere egon daiteke izena emateko aukera. Horretarako Egia Kultur Etxera joan, e-posta bidali
Dantza Garaikideak kanonetan oinarritutako mugimendu zurrunetara makurtzen den ballet klasikoak ez bezala, gorputzaren mugimendu aske eta naturalaren ildoari jarraitzen dio. Irudi sentikorrak biltzen ditu, izaera, emozio, diseinu bisual eta abarrekoak izan daitezkeenak. Gainera, antzerkiari eta poesiari oso lotuta dago.
Programa:
• Sarrera eta aurkezpena
• Gorputz-kontzientzia eta arnasketa ariketak
• Gure gorputza ezagutzen ikasiko dugu, eta dantzatzera bultzatzen gaituzten inputak/bulkadak hautemango ditugu.
• Hainbat teknikaren bidez mugimendua sortuko dugu, dantza bihurtuko dena, eta ikasle bakoitza izango da horren protagonista.
• Ikastaroaren bidez, parte-hartzaile bakoitzak mugimendu bakarra atera/ezagutu/garatzea da asmoa. Berea.
• Gorputz kontzientzia, arnasketa eta mugimendu kontzeptuetan sakonduko dugu.
• Talde-koreografiak landuko ditugu, ikastaroan zehar garatutako banakako inprobisazioetatik abiatuta.
• Egindako lanaren lagin txiki bat prestatuko da.
Nori zuzendua: Helduak
Ikasleak eraman beharreko materiala: Arropa erosoa.
.