Hizkuntzak
Dantza Familian Jone Amezaga

Ekimen honek artea eta, bereziki, dantza familiara gerturatzea du helburu. Modu ludiko eta parte-hartzailean, familia osoak sormen gaitasuna lantzeko, erritmo eta mugimenduan barneratzeko eta giza harremanetan sakontzeko aukera izango du. Oraingo honetan, Jone Amezaga koreografo eta dantzariak zuzenduko du dantza tailerra.
4 urtetik gorako haurren familiei zuzenduta dago eta haurrek gutxienez heldu batekin etorri beharko dute, saioan berarekin partehartzeko. Helduek eta haurrek eman behar dute izena urtarrilaren 13ko 11:30etik aurrera (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez).
Informazio gehiago:
943 483860 /
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Erdi Aroko Gipuzkoa ezagutzen Manu Ceberio
otsailak 22
San Telmo Museoa