Hizkuntzak
Conoce la naturaleza de Donostia y Gipuzkoa: primavera Marko Sierra
Inguruko "elementu naturalak" ikasteko, ulertzeko eta interpretatzeko ingurumen ikastaroa da. Termino teknikoetatik ihes egingo da... baina ikasi eta erabili egingo dira.
Zapaltzen den lurzorua eta azpian dagoen zorupea ezagutuko dira, inguruan kutsatutako lurzorurik dagoen ala ez jakingo da... Airea, ibaietako urak, kostaldeak, hondartzak, landareak, zuhaitzak eta, oro har, natura-ondareko eta biosferako elementu guztiak, daudenak eta "existitu zirenak".
Giza ingurunea, ingurune soziokulturala eta ondare historiko-kulturalarekin duen harremana ere ezagutuko dira. Elementu horiek guztiek uste baino gehiago eragiten, erlazionatzen eta baldintzatzen dituzte bizitzak. Horri guztiari ekologia esaten diote. Hauek ere esaten diote: edafologia, geologia, klimatologia eta meteorologia, fisika, kimika, biologia, hidrologia, arkitektura, ingeniaritza, historia...
Osotasun hori xehatuko da Donostiako eta Gipuzkoako natura ikasteko.
Datak:
Martxoa: 10,17, 24 eta 31
Apirila: 7 y 28
Maiatza: 12, 19 y 26
Ekaina: 2, 9 eta 16
+ 4 Donostiatik ibilbide:
Martxoa: 15 eta 22
Apirila: 5
Maiatza: 3
+ 3 txango:
Apirila: 12
Maiatza: 31
Ekaina: 7