Hizkuntzak
Akuarela (Aurreratua) Maddi Zumalabe
Arte plastikoak eta eskulanak
Dagoeneko teknika honen oinarrizko ezagutzak dituztenentzat eta proiektu konplexuagoetan sakontzeko asmoa dutenentzat. Natura hilak, argazkiak eta laminak landuko dira, hastapeneko ereduak baino zailtasun handiagokoak.
Programa
Ikastaroaren dinamikan irakaslearen lan-proposamenak, normalean naturako lanak edo natura hilak, ikasleak aukeratutako gaiekin, laminak edo argazkiak, txandakatuko dira. Saioko lan bat egitea izango da ohikoena.
Ikasleak eraman beharreko materiala
Akuarelak, akuarelarako papera, kristalezko potoa, paleta, akuarelarako pintzelak 6 eta 16 zenbakikoak eta arkatza.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Marrazketa artistikoa Prokulturako irakaslea
urriak 17 - maiatzak 29
Okendo K.E.
-
Autoezagutza eta osasuna
Tai Ji parkean (Aurreratua) Iñigo Urruzuno
urriak 14 - ekainak 2
Aiete K.E.