Hizkuntzak
San Telmo Museoak eta Gabriela Cendoya Bergareche Collection bildumak «(De)Construcción del fotolibro» tailerra antolatu dute
Juanan Requena, Caroline Benichou, Israel Ariño eta Enric Montes irakasle izango ditu martxoaren 19an eta 20an ospatuko den tailer honek. Bihar, otsailak 1, museoaren webgunearen bidez irekiko da izen-ematea.

Asteburuko tailer honetan zehar, eta San Telmo Museoko liburutegian jarritako argazki-liburuen laguntzaz, bilduma honen inguruko gramatika eta argazki-liburua sortzeko prozesuak landuko dira.
Tailerraren bezperan, martxoaren 18an, ostirala, lau irakaslek publiko orokorrarentzako irekitako mahai-inguru batean hartuko dute parte: «Contadores de emociones (a través del fotolibro)».
Programaren xehetasunak
Mahai-inguru: Contadores de emociones (a través del fotolibro)
- Martxoak 18 (ostirala) 18:30tan.
- Hizkuntza: gaztelania.
- Ekitaldi aretoa. Sarrera librea edukiera bete arte.
- Parte-hartzaileak: Caroline Benichou, Juanan Requena, Israel Ariño, Enric Montes.
Mahai-inguru hau publikoarekin elkarrizketa ireki gisa planteatzen da, argazki-liburuaren inguruan eta ertzean hazten den mundu liluragarri eta berritzailea xehatzen saiatzeko.
Tailerra: (De)construcción de fotolibro
- Martxoak 19, larunbata, 10:00-14:00 / 16:00-20:00.
- Martxoak 20, igandea, 10:00 – 14:00.
- Hizkuntza: gaztelania.
- Izen-emateak: otsailaren 1etik martxoaren 10era arte.
Caroline Benichou, Juanan Requena, Israel Ariño eta Enric Montes tailerraren irakasleek argazki-liburu bat eraikitzera bideratutako narrazio fotografikoari buruzko ezagutza partikularrak banatuko dituzte, izan ere duela hamarkada batetik editoreak, egile independenteak, eskola profesionaletako irakasleak eta galeristak dira.
Juanan Requenak tailerra azaltzeko horrela dio: «Lantegian gure argazkiak nahastea ematen duen beldurrari aurre egingo diogu, eta bakoitzak ariman daraman mapa marraztuko dugu. San Telmo Museoaren liburutegiko argazki-liburuen bildumaz lagundurik, argazki-liburuaren gramatikaren eta entzuketaren inguruko hainbat ariketa egingo ditugu. Ariketetan argazki-liburuen irakurketa-esperientzia eta ale bakoitzak irakurle bakoitzari eskain diezazkiokeen komunikazio-estrategia ugariak landuko ditugu. Baita edizio gakoak eta argazki-liburu bakoitzak erabiltzen dituen kodigoak landuko eta aztertuko ditugu ere. Ariketa hauek abiapuntu hartuta, lau irakasleak parte-hartzaile bakoitzaren argazki-liburuan murgilduko gara eta lan bakoitzak argazki-liburu gisa irakurtzeko eta garatzeko ditugun tresna guztiak eskainiko ditugu, bakoitzaren sormen-prozesuan lagunduz».
Nahi izanez gero, parte-hartzaile bakoitzak bere argazki-liburuko edo portfolioko proiektua aurkeztu ahal izango du, eta irakasleek berrikusi egingo dute. Bakoitzak bere lana aldez aurretik bidali behar du .pdf formatuan hurrengo posta elektronikora: [email protected].