Hizkuntzak
Ikastaroak 2022-2023: doako hamar matrikulen zozketaren emaitza
Donostia Kulturak 2022ko irailaren 12tik 25era ikastaroren batean matrikulatu ziren pertsonen artean doako hamar matrikulen zozketa egin du, eta jada ezaguna da zeintzuk diren hamar lagun horiek.
Herritarrek ikastaro hauei emandako harrera oso ona izan da eta aurten 2.000 lagunek baino gehiagok hartuko dute parte kultur etxeek antolatutako ikastaroetan.
Doako hamar matrikulen zozketan irabazle izan diren Donostia Kulturako partaideen zenbakiak hauek dira: 29342, 52348, 138630, 136183, 17143, 101692, 148196, 24272, 64308 y 5918.
Donostia Kultura irabazleekin harremanetan jarri da dagoeneko matrikulen ordainketa zehazteko. Zorionak!