Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
2022ko gabonetako ordutegia Donostia Kulturako guneetan
Hona hemen Donostia Kulturaren guneetako ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 8ra bitartean.
-
Donostia Kulturak neguko programazioa aurkeztu du
Donostia Kulturak helduentzako ordainpeko neguko arte eszenikoetako programazioa aurkeztu du gaur. Guztira, 51 ikuskizun izango dira Donostia Kulturaren antzoki eta kultur etxeetan emango direnak: 30 kontzertu, 17 antzezlan eta 4 dantza ikuskizun. Aldi berean, haurrentzako ordainpeko eta doaneko hainbat ikuskizun aurkeztu ditu ere.
-
Donostia Kulturak azaroaren 3an jarriko du salgai urtarrileko programazioa
Donostia Kulturak bihar, azaroak 3, jarriko du salgai urtarrileko programazioa. Guztira, 16 ikuskizun dira: 9 kontzertu, 3 antzezlan, 2 dantza ikuskizun, eta musikal eta magia ikuskizun bana.
-
Kepa Junkerak 2020ko Adarra Saria jasoko du irailaren 21ean
Kepa Junkera (Bilbo, 1965) musikariak 2020ko Adarra Saria jasoko du irailaren 21ean, Victoria Eugenia Antzokian, 19:30ean, Donostiako alkate Eneko Goiaren eskutik. 70. Donostia Zinemaldiaren EITB Galaren baitan, musikari bilbotarrari buruz Fermin Aiok zuzendu duen Berpiztu dokumentalaren proiekzioaren aurretik izango da sari banaketa; artistaren osasun arrazoiak zirela medio, Donostia Kulturak ezin izan baitzion Junkerari 2020an eman urtero musikaren alorrean ematen duen Adarra Saria.
-
Donostia Kulturak udazkeneko programazioa aurkeztu du
Donostia Kulturak salgai jarriko du bihar, irailak 15, udazkeneko arte eszenikoetako ordainpeko programazioa. Guztira, 61 ikuskizun izango dira Donostia Kulturaren antzoki eta kultur etxeetan: 28 kontzertu, 15 antzezlan, 5 dantza ikuskizun, haurrentzako 13 ikuskari eta bi jaialdi, Iturritik dantza jaialdi berria eta Fantasiazko eta Beldurreko Zinemaren 33. Astea.