Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Inauterietako jantzien diseinuen IV. Saria Intxaur-Txiki konpartsak irabazi zuen
Atzo gauean, Ilunben 2023ko Konpartsen aurkezteko ospatutako ekitaldian, Inauterietako jantzien diseinuen IV. Saria eman zen. Intxaur-Txiki konpartsa, "Hércules" izeneko gaiarekin, irabazlea suertatu zen aurtengo edizioan; haien atzetik Eureka konpartsa, "Memorias de África", eta Alegría de Alza, "Maestros de la costura", bigarren eta hirugarren postuetan geratu ziren hurrenez hurren.
-
Donostia Kulturak 2022ko memoriaren balantzea aurkeztu du
Gaur aurkeztu da Donostia Kulturaren 2022ko memoriaren balantzea. Publikoaren erantzunak Donostia Kulturaren jarduera pandemia aurreko agertokira itzuli du, bai kopuruetan (leihatila, ikastaro, jaialdiak), baita asmoetan ere.
-
2022ko Santo Tomaseko Feria - Nerea Arrutik irabazi du Aizkolarien V. Urrezko Kopa
Urnietako Nerea Arruti aizkolariak txapela lortu du gaur goizean, Trinitate plazan, Santo Tomas 2022 Feria dela eta, emakumezkoen V. Urrezko Kopan.
-
2023ko Errege Magoak - Pajeak karrozetan
Azaroaren 22tik 27ra bitartean, Donostia/San Sebastián Festak-ek izena emateko epea irekiko du Errege Magoen Kabalgatan haurrek Erregeon karrozetako paje gisa banaka parte hartzeko. Izena emango duten haurrek zozketa batean parte hartuko dute, azaroaren 30ean eguerdiko 12:00etan Udalaren Festak Arloaren bulegoetan egitekoa (Konstituzio plaza 1).
-
2022ko Santo Tomas Feria - Txistorra-postuen zozketaren emaitza
Aurtengo Santo Tomaseko Ferian Txistorra postu bat jartzeko zozketa egin zen atzo, azaroak 17, eguerdiko 13:00etan Donostiako Udaletxeko Pleno Aretoan.