Hizkuntzak
Albisteak
-
Ainitze Zumetak lehia bizian irabazi du Uliako Harrian
Ainitze Zumeta Goikoetxea zarauztarrak irabazi du Uliako Harriaren bigarren edizioan. 70 kiloko harria 17 aldiz altxatu du, iaz Karmele Gisasolak lortutakoak baino bat gehiago, eta horrela errekor berri bat ezarri du proban.
-
2023ko Euskal Jaiak: Dantza Sueltoko Txapelketarako izen-ematea zabalik
Donostia/San Sebastián Festakek antolaturik eta Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin, Donostiako Dantza sueltoko txapelketa jokatuko da Konstituzio plazan irailaren 3an, arratsaldeko 18:00etan. Izen emateko epea abuztuaren 22ko 13:30ean amaituko da.
-
Aste Nagusiko programazioa gaur goizean aurkeztu da
Gaur goizean, Eneko Goia alkateak eta Jon Insausti Jai Jardueretako zinegotziak gure hirian abuztuaren 12tik 19ra egingo den Donostiako Aste Nagusiaren programazioa aurkeztu dute.
-
2023ko Aste Nagusiko su artifizialak eta zezensuzkoa aurkeztu dira
Gaur goizean, Jon Insausti Jai Jardueretako zinegotziak, abuztuaren 12tik 19ra ospatuko den Donostiako Aste Nagusiko 58. Su artifizialen nazioarteko lehiaketa, hau iragarriko duen kartela eta zezensuzkoen aktibitatea aurkeztu ditu Alderdi Ederren.
Kartelaren irudia Carlos Lecube Alberdi iazko Su artifizialen Argazki Lehiaketako irabazlearena da.
-
"Familian Sukaldatzen" lehiaketa gastronomikoan izena emateko epea zabalik
Hilabete besterik ez da falta Aste Nagusia eta, horrekin batera, lehiaketa gastronomiko herrikoiak iristeko. Duela gutxi sortu da “Familan Sukaldatzen” lehiaketa gastronomikoa. 2023an bigarren edizioa egingo da, Eroskiren babesarekin eta BCC Culinary Club eta CC Garberaren laguntzarekin. Lehiaketa 2-4 lagunez osatutako taldeei zuzenduta dago. Horietatik % 50, gutxienez, 8-14 urtekoak izango dira, eta gainerakoak, 1 edo 2 pertsona, 14 urtetik gorakoak. Abuztuaren 18an, Aste Nagusiko ostiralean, ospatuko da lehiaketa, Gipuzkoa plazan, 18: 00etatik aurrera.