Hizkuntzak
Albisteak
-
José Jiménezek eta Ángela Ibargurenek irabazi dute Aste Nagusiko VI. Paella lehiaketa
Gaur Katalunia plazan egin den Aste Nagusiko VI. Paella lehiaketan, bikote irabazlea Errenteriako "Los Arrantxi" taldeko José Jiménez eta Ángela Ibarguren izan dira.
-
2023ko Urrezko Kopa Iker Vicenterentzat
Iker Vicentek nafartarra, 31 minutu 18 segundoko denbora batekin, Trinitate plazan irabazi du gaur aizkolarien Urrezko Kopan; Ikerren atzetik Azkoitiako Julen Alberdi "Txikia IV" bigarren postuan geratu da.
-
V. Bandera Aste Nagusia emakumezkoen estropadan Nortindal Donostiarra Ur Kirolak garaile
Nortindal Donostiarra Ur Kirolak taldeko emakumezkoen eskifaiak gaur arratsaldean Urumea ibaiko uretan jokatu den emakumezkoen estropadan irabazi du.
-
Juan Mari Oteiza eta Aurelio M. Acera berriro garailea Aste Nagusiko VI. Legatza saltsa berdean lehiaketan
"Dos de Intxaurrondo" taldeko Juanma Oteiza Mantecak eta Aurelio M. Acera Iglesiasek Aste Nagusiko VI. Legatza saltsa berdean lehaiketa irabazi dute aurten ere. Iazko edizioan garaileak suertatu zirenek berriro lortu dute garaipena gaur goizean Matia kalean 14 bikotek parte hartu duten lehiaketa gastronomiko honetan.
-
Mikel Lopetegi "Urra", 18 jasoaldirekin, berriro ere irabazle Igeldoko Harrian
Mikel Lopetegi "Urra"k, iaz baino jasoaldi bat gehiagorekin, bigarren urtez jarraian irabazi du Igeldoko Harrian, gaur, abuztuaren 14an, astelehena, Trinitate plazan ospatutako proban, Zarauztarrak 18 aldiz jaso du 134 kiloko harria 5 minutuko txanda batean.