Hizkuntzak
Albisteak
-
XVI. Aste Nagusiko Marmitako Lehiaketa Rosa Mari San José eta Rafel Díaz bikotearentzat
Gaur goizean Gipuzkoa plazan egin den Aste Nagusiko XVI. Marmitako-lehiaketan, Rosa Mari San Josék eta Rafael Diazek osatutako bikote irundarrak "Erlaitz" taldeko beste 17 bikoteei irabazi die.
-
Urrezko Maskorra Pirotecnia Valencianarentzat
Pirotecnia Valencianak Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko 58. Lehiaketako Urrezko Maskorra lortu du.
-
Murillo-Nebreda familiak "Familian Sukaldatzen" II. Gastronomia Lehiaketa irabazi du
Gastronomiazko Euskal Anaiartearen Kofradiaren, Eroskiren eta Donostiako udaleko Osasu Publikoaren atalaren laguntzarekin, Donostia San Sebastián Festak-ek antolatutako "Familia Sukaldatzen" II. Gastronomia-Lehiaketa jokatu da gaur arratsaldean Gipuzkoa plazan. Donostiako Murillo-Nebreda familiak, "Zanpaletarrak" taldeak, garaipena lortu du. Taldea Aitorrek, Mariak eta Dunixe eta Arhane alabek osatzen zuten.
-
Iker Galarragak eta Josu Etxeberriak XXVII. Arrantza lehiaketa irabazi dute
Gaur arratsaldean Miguel Ángel Fernández-en oroimenezko XXVIII. Arrantza Lehiaketa ospatu da 2023ko Aste Nagusiko programazioaren barruan. Iker Galarraga izan da haurren kategoriako irabazlea (15 urte baino gutxiago); guztira, 2356 gramoko harrapaketa izan du; Ikerrek, berriz, pisu handieneko pieza ere kobratu du: 906 gramoko korrokoia.
-
Ibón Sarasola Monzonek eta Pernas Gleigek arkume-menestrarik onena prestatu dute
Gaur arratsaldean Aitzol parkean VI. Aste Nagusia Arkume-menestra lehiaketan parte hartu duten 12 bikoteetatik, epaimahaiak erabaki du lehen saria ematea Ibón Sarasola Monzón-k eta Pernas Gleig-ek osatutako donostiar bikoteari.