Hizkuntzak
Albisteak
-
Tolosaldea Arraun Klubak eta Bermeo Urdaibaik abantaila hartu dute
Tolosaldea Arraun Klubeko tripulazioak garaipena lortu du emakumezkoen 2023ko Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, 10:37,64 denborarekin. Tolosarrek, Donostia Arraun Lagunak, Nortindal Donostiarra Ur Kirolak eta Orio-Orialkiko eskifaien aurretik zeharkatu dute helmuga. Lau eskifaiek Ohorezko Txandan arraun egingo dute datorren igandean.
Gizonezkoen modalitateari dagokionez, Bermeo Urdaibaik denborarik onena ezarri du - 19:20,92 - Hondarribia, Amenabar Donostiar Ur Kirolak eta Orio Orialki aurretik
-
Zierbenako bizkaitarrek denborarik onena ezarri dute gaurko sailkatze-estropadan
Zierbena Bahías de Bizkaia taldeko tripulazioak 20:01,80ean gelditu du erlojua gaur arratsaldean Kontxako uretan jokatutako gizonezkoen sailkatze-estropadan garaipena lortuz. Horrela, “galipoek”, Amenabar Donostiarra Ur Kirolak-eko donostiarrek eta beste sei eskifai hauen arraunlariek - Hondarribia, Orio-Orialki, Bermeo Urdaibai, Cabo-Rianxeira-Boiro, Getaria eta Ondarroa Cikautxo - 2023ko Kontxako Bandera lehiatuko dute hurrengo bi igandeetan.
-
Gipuzkoako sei traineru eta Bizkaiko beste bat, bi igandeetarako sailkatuak
Gipuzkoako sei traineruk - Orio-Orialki, Donostia Arraun Lagunak, Tolosaldea Arraun Kluba, Zumaia Salegi Jatetxea, Hondarribia Bertako Igogailuak eta Jamones Ancín Hibaika Arraun Elkartea - eta Bizkaiko Kaiku Nortegas sestaoarrek, Nortindal Donostiarra Ur Kirolakeko tripulazioarekin batera jokatuko dute aurtengo Kontxako Bandera, emakumezkoen modalitatean.
-
2023ko Donostiako Estropadetako sarreren salmenta
Gaur goizean aurkeztuko dira 2023ko Donostiako Estropadak. Beraz, eguerdiko 12:00etan jarriko dira salgai sailkatze estropadetako (gizonezkoena eta emakumezkoena) zein irailaren 3 eta 10eko jardunaldietako sarrerak.
-
Epaimahai Popularraren saria Pirotecnia Valencianarentzat
Pirotecnia Valencianak Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko 58. Lehiaketako Urrezko Maskorra lortuz gain, Epaimahai Popularraren saria ere lortu du.