Web mapa
Hizkuntzak

Gaur goizean, datorren abenduaren 24an, asteartea, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera dela eta, gure hirian izango diren jarduerak aurkeztu dira Donostiako Udaletxeko prentsa aretoan.

Aurkezpenaren une bat

Aurten, Olentzerok eta Mari Domingik Urumea ibaitik jaitsiz gure hirira iristeko asmoa dute; eguerdiko 12:00etan  Frantzia pasealekuan dagoen Gabonetako Merkatuan lehorreratuko dira. Dena den, eguraldiaren eta ibaiaren baldintzen arabera, aldaketak egon litezke, eta gure sare sozialek eta webguneak iragarriko lituzkete.