Web mapa
Hizkuntzak

Atzo gauean, Ilunben 2024ko Konpartsen aurkezteko ospatutako ekitaldian, Inauterietako jantzien diseinuen V. Saria eman zen. Eureka konpartsa, "La Circa Mágica" izeneko gaiarekin, irabazlea suertatu zen aurtengo edizioan; haien atzetik eta bigarren posizioan Intxaur Txiki konpartsa, "Reino Mágico", eta hirugarren posizioan, Mystic, "Carnaval de Bichos" eta Txasiss "Les Lumière" ex-aequo geratu ziren.

Eureka konpartsa saria jasotzen

Aipatuko Saria, Donostia / San Sebastián Festak-ek antolatu zuen, SShops-arekin batera eta Garbera merkataritza zentroaren babesarekin batera. Sari gisa, Donostiako oihal dendetan erosteko 2.000€ko txartela irabazleentzako eta 1.000€ko bi txartel bigarren eta hirugarren sailkatuentzat.

Ekitaldia bukatu orduko, Nuria Vegasek, Garbera Merkataritza zentroko jerenteak, Mabel Vidalk, 2024ko Momo jainkosak, Jon Insaustik, Festak-eko jardueretako zinegotziak, Gemma Gonzálezk, Ladyred Producciones zuzendari eta sustatzailea eta Laura Chamorrok, San Sebastián Moda Festival-eko zuzendariak.