Web mapa
Hizkuntzak

Gaur eguerdian, Bokado jatetxean, 2022ko Donostiako Estropadetan denborarik onena lortu duten bi traineru gipuzkoarrei (bai emakumezkoen modalitatean bai gizonezkoenean) VII. ADEGI Kultura Berria Saria eman zaie.

Saritutako bi klubak

Aurten, emakumezkoen modalitateko saria Orio - Orialkiko tripulazioari eman zaio, 21:14,32ko denborarekin bi egunetan eta gizonezkoen modalitatean, berriz, Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100ko tripulazioari eman zaio saria, guztira 39:13,52 denbora egin baitzuen.

José Miguel Ayerzak, Adegiko zuzendari nagusiak, eta Eduardo Junkerak, presidenteak, hartu dute parte entrega-ekitaldian. Donostiako Udalaren aldetik Nekane Arzallus, Hirigintza Sostengagarriko zinegotzi ordezkaria, egon da.