Web mapa
Hizkuntzak

Gaur goizean aurkeztuko dira 2024ko Donostiako Estropadak. Beraz, eguerdiko 12:30ean jarriko dira salgai sailkatze estropadetako (gizonezkoena eta emakumezkoena) zein irailaren 1 eta 8ko jardunaldietako sarrerak.

2024ko estropadetako kartelaren zati bat

Gizonezkoen sailkatze-estropada abuztuaren 28an jokatuko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Emakumezkoen sailkatze-estropada, berriz, abuztuaren 29an. Bi egun horietan sarrera soilik tribunarako behar da. Online, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eta tribunaren ondoan kokatutako leihatilan eros daitezke.

Lehen jardunaldiko eta bigarren jardunaldiko sarrerei dagokienez:

  • Bi igandeetarako Tribuna (irailaren 1ekoa; irailaren 8koa erosteko lotura : 9,00 €) eta Orokorra (irailaren 1ekoa; irailaren 8koa erosteko lotura: 4,50 €) sarrerak online eros daitezke.
  • Orokor murriztua ataleko sarrerak (2,20 €, langabetuentzat, pentsiodunentzat eta 30 urtetik beherakoentzat) txarteldegi fisikoetan (Victoria Eugenia Antzokian, eta estropada-eremurako sarreretan jarriko diran txarteldegietan bi igandeetan) bakarrik erosi ahal izango dira, baldintza hori egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu ondoren.
  • 12 urte bitarteko haurrak, sarrera orokorra doan.
  • Sei urte bitarteko haurrak Tribunan: doan eserlekurik hartu gabe.

Sailkatze-estropadetarako Tribunako sarreren salmenta estropadaren eguneko 15:30ean eten egingo da online zein leihatiletan; irailaren 1eko eta 8ko bi igandeetarako etenaldia aurreko egunean izango da, 13:30ean (irailaren 1ekoa abuztuaren 31n; irailaren 8koa 7an). Sarreraren bat eskuragarri egonez gero, estropadaren egunean bertan salduko da tribunan: 16:30etik aurrera sailkatze egunetan, 9:30etik aurrera igandeetan.

Sarrera orokorren salmenta, bai online, bai leihatilan, igandeko (irailaren 1a eta 8a) 12:30ak arte egongo da eskuragarri; estropaden eremuko sarreretako takillak 9:30etatik aurrera egongo dira irekita.