Web mapa
Bazkideen menua

Donostia Kultura txartela

Abantailak ikusi

Hizkuntzak
Festak Festak Aste Nagusia

2022 abuztuak 16 • 22:45

Kontxako badia

30 minutu

Su artifizialak Kontxako pasealekutik

San Miguel piroteknia artisau izaerako enpresa bat da, su artifizialen arteari bizitza osoa eskaini dion familia negozio bat. Enpresa horretan, bolborarekiko trebetasuna eta jakintza belaunaldiz belaunaldi transmititu da. 

Pixkanaka, berritu, ideia berriak bilatu eta efektu berriak sortu ditu, ikusleak harrituta uzteko helburu bakarrarekin. San Miguel pirotekniaren filosofia argia da: su artifizialak egitea, bolbora erretzea ez ezik, lana maitatzea, ongi egindako lana aitortzea eta ikusleen txaloak sentitzea ere bada. Su artifizialak eta ikuskizun piroteknikoak ilusioaren, mirespenaren, edertasunaren, ospakizunaren eta arimarako gozamenaren sinonimo dira.

San Miguel piroteknia Valsequilloko (Kanaria Handia) San Miguel sakanaren hegal batean kokatuta dago, eta inguruan dauden haitzulo naturalak baliatu dituzte biltegi modura erabiltzeko, biltegiratze baldintzak aproposak baitira ingurune horretan.

Babesleak

Super amara

Diario Vasco

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...

 

Orain ez dugu ekitaldirik erakusteko, agian beste une batean