Web mapa
Bazkideen menua

Donostia Kultura txartela

Abantailak ikusi

Hizkuntzak
Festak Festak Aste Nagusia

2022 abuztuak 13 • 19:15

Trinitate plaza

5 €

135 minutu

Igeldoko Harria

Aurten ere, harrijasotzaileek 135 kilo inguruko Igeldoko harria, Igeldoko labarretatik ateratakoa, altxatuko dute, Trinitate plazan.

Parte hartzaileak: Paulo Azpiazu (Oñati), Jokin Eizmendi (Zarautz), Gorka Etxeberria (Orio), Mikel Lopetegi (Zarautz), Xabat Olaizola (Zarautz) eta Beñat Telleria (Lasarte).

Aurten, lehen aldiz, lehiaketa honen emakumezkoen bertsioa egingo dugu: Uliako Harria. Harri irregularra, manipulatu gabea, 70 kiloko pisua duena, Uliako itsaslabarretatik ateratakoa da, gure emakume kirolarien artean ere harri-jasotzea sustatu eta zabaltzeko.

Parte hartzaileak: Raquel Arranz (Donostia), Marina Blanco (Palentzia), Olaia Esnaola (Azpeitia), Karmele Gisasola (Mallabia), Lierni Osa (Zarautz), Udane Ostolaza (Orio), Aroa Sánchez (Orio), Ane Zinkunegi (Usurbil), Naiara Zumeta (Errenteria) eta Ainitze Zumeta (Zarautz)

Sarrera orokorrak online eros daitezke. Prezio murriztukoak (erretiratuak / 4,00€) Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan soilik, abuztuaren 1etik aurrera.

Probaren egunean, sarrerarik izanez gero, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta Trinitate plazan bertan erosi ahal izango dira.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...