Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Aste Nagusia

Iragandako ekitaldia

Tomas Alba plaza (Sagues)

90 minutu

 Gatiburen jarduna

Gatibu Bizkaiko Gernika-Lumo herrian 2000. urtean sortutako euskal rock taldea da, laukoteak gaur arte zazpi disko eta zuzeneko bat argitaratu ditu. Lehenengo abestietatik argi eta garbi atzeman daiteke taldea euskal kulturako lerro musikal ezagunenetakoa izateko sortu zela.

Bere musika-estiloa bizkaitar euskalkian abesturiko rock koloretsuan, melodiaz betean eta bizian oinarritzen da. Konplexu artistikoetatik aldenduta egindako musika irekia, rockaren indarra poparen melodiarekin bustitzen duena eta, batez ere, eguneroko gaiei; hala nola, pasioari, grinari, maitasunari edo adiskidetasunari eta gogo-aldarteei eta emozioei buruzko letrekin idatzita dagoena.

Baina enborra rocka eta popa badira ere, folka edo countrya ere entzun daitezke, baita dantzatzeko disko edo funky erritmoak ere.

Laguntzailea

Babeslea

amstel 2022

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...