Web mapa
Hizkuntzak
Dantza Dantza

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

20 € / 15 € / 10 €

Goizaldiko dantzariak

1948ko otsailaren 2an sortu zen Goizaldi Euskal Dantzari Taldea Donostian. Kandido Pujana izan zen sortzaile eta lehenengo urteetako maisua, Goierriko (Gipuzkoa) euskal dantza tradizionalak irakasteko helburuarekin. Kandido Pujanak bere aita Jose Lorenzo Pujanarengandik ikasi zituen dantzak. Honek, Jose Antonio Olanorengandik, eta Olanok, berriz, Juan Inazio Iztueta maisu handiaren eskutik jaso zituen.

Hau horrela, Goizaldi, 75 urte hauetan Gipuzkoako dantzen erreferentea izan da, bere helburu nagusia dantzak beren tradizioan mantentzea eta eustea izanik. Hala eta guztiz ere, gizartearen aldaketetara ondo egokitutako dantza taldea izan da, eta 2016az geroztik, emakume zein gizonek hartu dute dantza horiek ikasi eta ezagutarazteko pribilegioa. Urteurrena plangintza oparoarekin ospatzen ari dira Goizaldiko partaide eta bazkideak, erakusteko dantza tradizionalek oraindik ere duten garrantzia eta presentzia, bai Donostian, bai Euskal Herri osoan. Horrekin lotuta antolatu da maiatzaren 1eko Victoria Eugenia antzokikoko emanaldi berezi hau.

Bertan, Goizaldirekin batera, Euskal Herriko probintzia bakoitzetik tokiko dantza tradizionala mantendu duten taldeak arituko dira: Bizkaiko Gaztedi (Santutxu), Arabako Adurtza (Gasteiz), Nafarroako Otsagabiako dantzariak (Otsagabia), eta Lapurdiko Begiraleak (Donibane Lohizune). Beraz, bertaratzen direnek, Euskal Herriko dantza tradizionalen bildumaz gozatzeko aukera izango dute.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...