Hizkuntzak
Mindfulness Iñigo Ansorena

Ikastaro praktiko honetan, Mindfulness Meditazioaren oinarriak ikasiko dira ongizate-tresna gisa, gogoeta-praktikaren eta bizi-gogobetetze handiagoaren arteko erlazioaren oinarri zientifiko eta teorikoak ulertuko dira, XXI. mendean ongizatea eta zoriontasuna zer diren galdetuko da eta esperientzia partekatuan oinarrituta, dagoen lekutik egingo du bakoitzak aurrera. Horretarako, gogoetarako guneei garrantzi handiena emango bazaie ere, ikerketa, hausnarketa eta entzuteko une partekatuak ere garrantzitsuak izango dira.
Helburuak:
• Meditazioa zer den ulertzea, baita zergatik izan daitekeen onuragarria bere praktika ere.
• Hausnarketarako, entzuteko eta ikasteko espazio bat partekatzea, guztien errealitateen inguruan, hala nola bizi-gogobetetzea edo ezina, zentzua bilatzea edo osasun psiko-emozionala.
• Modu kritiko eta eraikitzailean lantzea meditazioaren, zoriontasunaren eta ongizatearen gaineko sinesmenak.
• Arreta osoko meditazioaren oinarri teorikoak eta filosofikoak ulertzea.
• Meditazioaren inguruko ikerketa garaikideak pertsonen bizitzetan dituen ondorioak ulertzea.
• Emozio- eta harreman-zailtasunak kudeatzeko modu eraginkorrak ikastea.
• Parte-hartzaileei tresna praktikoak, eraginkorrak eta zientifikoki kontrastatuak ematea, ikastaroa amaitutakoan erabili ahal izateko.
Datak:
Urria: 16, 23 eta 30
Azaroa: 6, 13, 20 eta 27
Abendua: 4
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Komunikazioa
Técnicas para hablar en público Amagoia Lauzirika
martxoak 24 - ekainak 9
Ernest Lluch K.E.