Web mapa
Hizkuntzak

Ernest Lluch

Kultur Etxea

Humanitatea eta zientzia

2024 urr. 14 - 2025 ots. 3

Astelehena

16:30 - 18:30

Ernest Lluch K.E.

130 €

Euskara

Las Meninas

Europako Artearen Historiako funtsezko garai baten historia ezagutzera zuzendutako jarduera, Errenazimentuaren eta Erromantizismoaren arteko trantsizioa eta zubia. Klase teorikoen bidez, “Barrokoa” izenez ezagutzen den garaia aztertuko dugu, alderdi artistikoak aztertuz, baina baita aldaketa politikoak, kulturalak eta abar ere. Horiek Europako Artearen bilakaera markatu zuten, Manierismotik eta Tenebrismotik hasi eta XVI.mendearen amaierara arte, Erromantizismoaren eta Neoklasizismoaren hasierara arte, XVIII.mendearen amaieran.

Programa

• Zeri deitzen diogu zehazki “Barrokoa”?
• Manieristak eta tenebristak. Caravaggiotik Valdes Lealera. Barrokoko pinturara lehen hurbilketa
• II Gesù di Roma. Barrokoa ulertzeko funtsezko eraikina
• Errege boteretsuenen itzalean hazten (I): Juan Pantoja de la Cruz
• Errege boteretsuenen itzalean hazten (II): Rubens
• Errege boteretsuenen itzalean hazten (III): Velázquez
• Errege sorginduak eta beste margolari batzuk: Murillo eta Valdés Leal
• Errebeldeak eta traidoreak. Madrildik Amsterdamera (I): Frans Hals
• Errebeldeak eta traidoreak. Madrildik Amsterdamera (II): Rembrandt
• Arkitektura eta eskultura apur bat: Benini
• Arkitektura britainiarra: Iñigo Jones eta Christopher Wren
• Garai batzuen amaiera? Rococoa
• Garai batzuen amaiera: Étienne-Louis Boullée ameslaria

Ikasleak eraman beharreko materiala
Koadernoa apunteak hartzeko.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...