Web mapa
Hizkuntzak

Ernest Lluch

Kultur Etxea

Erakusketa irailaren 30etik azaroaren 18ra egongo da ikusgai eta hiru solasaldi antolatu dira. Gaur 19:00etan da lehena eta bertan izango dira lau artistak.

sastraka_aurkezpena

Sastraka beste hainbeste arlotan arituak diren lau lagunen lanaren emaitza da. Honen guztiaren sorreran Pello Lizarraldek Juan Ignacio Agorreta margolariari bidali zion testu bat dago; oinarri bera hartuta, handik gutxira, Imanol Ubeda musikariak hamabi kanta ondu zituen eta Imanol Rayo zinemagileak argazki bilduma.

Sastrakan bidaia labur bat dago, ezinezko bidaia bat. Heriotzaren kontzientzia, apur bat bada ere, izan orduko, gero eta maizago harrapatzen gaitu iraganera itzultzeko bidea hartzeak. Eta itzuli egin behar jakiteko bidearen buruan itzalak eta dezepzioa besterik ez dagoela eta irtenbideren bat bilatzera behartuta zaudela. Testu honetatik abiatuta sortu den guztia egongo da ikusgai. Sastraka ez da erakusketa hutsa, ordea, gainera liburu bat baita. Erein argitaletxeak argitaratu du eta egindako lan guztia jasotzen du: testua, margoak, diskoa, argazkiak eta argazki horiei laguntzeko sartutako doinuak.

Ernest Lluch Kultur Etxeak erakusketa eta hiru solasaldi antolatu ditu, guztiak euskaraz.

  • Lehen solasaldia irailaren 30eko arratsaldeko 19:00etan izango da: Horrela iritsi ginen honaino.  Jose Ignacio Agorreta, Pello Lizarralde, Imanol Rayo, Imanol Ubeda eta Garbiñe Ubeda izango dira parte-hartzaileak.
  • Urriak 21eko 19:00etan izango da bigarren jarduera, solasaldia eta musika uztartuko dituena: Zakur goseti bat dabil usnan. Jon Eskisabel kazetariak gidatuko duen solasaldian, Imanol Ubedak hainbat kanta eskainiko ditu zuzenean.
  • Azaroaren 14ko 19:00etan, Literaktum Jaialdian baitan, izango da hirugarren jarduera: Zuri-beltzetik argiantzara
    Solasaldi honetan Lizarralde berer ibilbideaz arituko da Beñat Sarasola idazlearekin. Lizarralderen literatur ideiak eta idazmoldea ezagutzeko aukera ezin hobea.