Web mapa
Hizkuntzak

Ernest Lluch

Kultur Etxea

Maiatzaren 17an Ernest Lluch Kultur Etxean Zientziaren Bide Berriak programazioaren hitzordu berri bat izango da: "Computación cuántica a día de hoy". Román Orús fisikari eta enpresariak hitzaldia eskainiko du arratsaldeko 19:00etan.

Inteligencia Artificial
Inteligencia Artificial

Konputazio kuantikoa zertan datzan azalduko da hitzaldi honetan, nola eragingo duen era disruptiboan ezagutzen dugun teknologia guztian eta zein izan den bere bilakaera sorreratik gaur egunera arte. Era berean, gai horren inguruan Donostian egiten ari diren ekimenei ere helduko die hitzaldiak.

Román Orús fisikaria da eta hainbat herrialdetan ikertzen aritu da 2018an, Ikerbasqueren eskutik, Donostiako DIPC-n sartu zen arte. Ia paraleloan, konputazio kuantikoa finantza-esparrura eramaten saiatzen den Multiverse Computing startup-a jarri zuen martxan deep tech deritzon sektorean.

Konputazio kuantikoa duela gutxi arte ikerkuntzara mugatutako mundua bazen ere, azken urteetan teknologikoki sekulako aurrerapena egon da hainbat empresa eta gobernuek inbertitu duten duten dirua dela eta. Horri esker, gaur egun internet bidez konektatuz komertzialki erabili daitezke ordenagailu kuantikoak.

Donostia Kultura eta Donostia International Physics Center-en arteko egitasmoa da Zientziaren Bide Berriak hitzaldi zikloa.

Programaren helburua bikoitza da: Donostian egiten den puntako zientzia hiritarrei ezagutzera ematea eta ikerlari onenen eskutik, hiritarrei hurbiltzea eta aditzera ematea zientzia hori euren bizilekutik oso gertu ere egiten dela.

Programaren helburua da publiko zabalari gaurko puntako zientziaren gaiak eta ildoak azaltzea hauetan adituak diren ikerlari onenen eskutik.