Web mapa
Hizkuntzak

Egia

Kultur Etxea

Musika

ots. 28 - mar. 20 2024

Asteazkena

10:00 - 12:00

Egia K.E.

25.81

Gaztelania

Matrikulazio epea amaitu da
redescube la musica clasica

Musika klasikoarekiko interesa piztera bideratutako ikastaroa. Estilo eta konpositore desberdinak denboran kokatzen eta erreferente femenino berriak sortzen ikastea.

Deskribapena:

Ikastaro hau mendebaldeko musika klasikoaren historiaren sarrera da. Barrokoan hasiko gara eta saio bakoitzean garai eta estilo bat landuko dugu, mendeen errepasoa eginez gaur egunera iritsi arte. Ikastaro honen asmoa ikasleei musika klasikoaren etapa, estilo eta konpositoreak bereizten eta kokatzen jakiteko ezagutzak eta tresnak ematea da. Musikagileen papera ere landuko da, mende hauetan zehar emakumezko erreferente berriak sortzeko asmoarekin (interpreteak, pedagogoak, adibidez, Maria Anna Mozart, Fanny Mendelssohn, Clara Schumann, besteak beste).

Nori zuzendua: Ikastaro hau musika klasikoa beste ikuspuntu batetik ezagutu nahi duen helduentzat zuzenduta dago.
Ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutzarik izatea, ezta instrumenturik jotzen jakitea ere.

Ikasleak eraman beharreko materiala: Kuaderno eta boligrafoa apunteak hartzeko.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...