Web mapa
Hizkuntzak

Egia

Kultur Etxea

Autoezagutza eta osasuna

2023 urr. 19 - 2024 mai. 30

Osteguna

17:00 - 19:00

Egia K.E.

238.00

Euskara

Matrikulazio epea amaitu da
luzatze ariketak jarrera hezkuntza

Oharra:

Ikastaroa hasita dagoen arren, oraindik ere egon daiteke izena emateko aukera. Horretarako Egia Kultur Etxera joan, e-posta bidali Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo deitu 943291514 telefonora.

Gorputzaren jarrera eta luzapenak lantzeko ikastaroa. Gorputza zaintzeko bidean, hura hobeto ezagutzea ezinbestekoa da. Hau izango da ikastaro honen oinarria. Jarrera egokiak izaten ikasiko dugu, gorputzaren erosotasuna eta batez ere funtzionalitateari begiratuz.
Luzapenen bitartez landuko dugu gorputz jarrera. Teknika hau baliatuz, gure organismoaren funtzionamenduaren kalitatea hobetuko dugu, egiturak tentsio gabetuz, artikulazioen malgutasuna areagotuz edota sabel-hormaren mugikortasuna bermatuz ere.
Edonorentzat onuragarria den teknika bat da, bizkarreko arazoak dituenentzat, zurruntasunerako joera duenarentzat edo kirol-lesioren bat izan duenarentzat, baina baita ongizate fisiko hutsa bilatzen duenarentzat ere.

Programa:

• Jarrera-higienea. Oinarrizko printzipioak
• Arnasketa-ariketak
• Luzatze eta malgutasun ariketak
• Erlaxazioa. Oinarrizko oinarria
• Jarrera-higienea: jarrera berreziketa
• Arnasketa- ariketak
• Luzatze eta mugimendu ariketak
• Erlaxazioa
• Jarrera-higienea
• Arnasketa ariketak
• Luzatze eta tonifikazio ariketak
• Erlaxazio sakona

Nori zuzendua: Helduak 

Ikasleak eraman beharreko materiala: Arropa eta oinetako egokiak, banda elastikoa, pilota txikia eta esterila. 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...