Web mapa
Hizkuntzak

Egia

Kultur Etxea

Antzerkia eta dantza

2024 urr. 15 - 2025 mai. 20

Asteartea

19:00 - 21:00

Egia K.E.

265 €

Euskara

Dantza garaikideak edo modernoak, dantza klasikoak erabilitako kanonek ez bezala, gorputzaren mugimendu aske eta naturalaren ildoari jarraitzen dio.

Oharra: Ikastaroa hasita dagoen arren, oraindik ere egon daiteke izena emateko aukera. Horretarako Egia Kultur Etxera joan, e-posta bidali Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo deitu 943291514 telefonora.

Dantza Garaikideak kanonetan oinarritutako mugimendu zurrunetara makurtzen den ballet klasikoak ez bezala, gorputzaren mugimendu aske eta naturalaren ildoari jarraitzen dio. Irudi sentikorrak biltzen ditu, izaera, emozio, diseinu bisual eta abarrekoak izan daitezkeenak. Gainera, antzerkiari eta poesiari oso lotuta dago.

Programa:

• Sarrera eta aurkezpena
• Gorputz-kontzientzia eta arnasketa ariketak
• Gure gorputza ezagutzen ikasiko dugu, eta dantzatzera bultzatzen gaituzten inputak/bulkadak hautemango ditugu.
• Hainbat teknikaren bidez mugimendua sortuko dugu, dantza bihurtuko dena, eta ikasle bakoitza izango da horren protagonista.
• Ikastaroaren bidez, parte-hartzaile bakoitzak mugimendu bakarra atera/ezagutu/garatzea da asmoa. Berea.
• Gorputz kontzientzia, arnasketa eta mugimendu kontzeptuetan sakonduko dugu.
• Talde-koreografiak landuko ditugu, ikastaroan zehar garatutako banakako inprobisazioetatik abiatuta.
• Egindako lanaren lagin txiki bat prestatuko da.

Nori zuzendua: Helduak

Ikasleak eraman beharreko materiala: Arropa erosoa.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...