Web mapa
Hizkuntzak

Egia

Kultur Etxea

Arte plastikoak eta eskulanak

2023 urr. 17 - 2024 mai. 14

Asteartea

17:30 - 19:30

Egia K.E.

238.00

Gaztelania

costura creativa patronaje Beteta

Sormenezko joskintza munduan sakontzea. Dagoeneko oinarrizko ezagutzak dituztenei zuzendua. Ikastaro honetan, patroigintza eta jantzigintzen inguruko ezagutzetan sakontzea da helburua, beti ere, aurretiazko ezagutza izanda. Klaseetan, sormenezko joskintzak bakoitzaren nortasuna islatzeko eskaintzen dituen teknika eta aukerak aztertuko dira. Hori guztia, bakoitzaren lan pertsonaletan bilduta. Joskintzarekin lotutako beste arlo batzuk ikusiko ditugu. Jantziak kustomizatzea eta konponketak egitea.

Programa:

• Neurriak behar bezala hartzea
• Pertsona bakoitzari zer motatako patroi gelditzen zaion ongi jakitea
• Proiektu bakoitzerako jarraibide zuzenak
• Ehunak ezagutzea
• Diseinua eta patroia hautatzea
• Ikasle bakoitzaren proiektuetan sakonduko dugu, eta prozesu horiek gainerako ikasleekin partekatuko ditugu, ikasle bakoitzarentzat hori baita aberasgarriena.
• Jantzigintza modu desberdinak ikasiko ditugu jantzi bera sortzeko
• Azken hiruhilekoan erronka berriak planteatuko dira, zerbait oso berezia sortzeko helburuarekin.
• Ikasle bakoitzaren proiektuetan sakontzen jarraituko dugu, eta prozesu horiek gainerako ikasleekin partekatuko ditugu.

Nori zuzendua: Helduak 

Ikasleak eraman beharreko materiala: Jostorratzak, oihalak, eraldatzeko arropa. Norberaren lana burutzeko beharrezko materiala eta, ahal bada, josteko makina. 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...