Web mapa
Hizkuntzak

Egia

Kultur Etxea

Iturritik Jaialdia urriaren 18tik 23ra antolatuko da. Guztira, 5 dantza-ikuskizun eta kaleko emanaldi bat izango dira.

Jon Insausti, Jon Maya Sein, Monika Bañales, Jexux Larrera, Carine Aguirregomezcorta, Norka Chiapusso

Juan Antonio Urbeltz eta Argia Dantzari Taldea, Nova Galega de Danza, Explica Danza eta Bilaka Kolektiboa izango dira lehenengo jaialdi honen protagonistak, Victoria Eugenia Antzokian eta Egiako Gazteszenan arituko direnak. Gainera, Malandain Ballet Biarritz -ek kaleko ikuskizuna aurkeztuko du, Okendo plazan, jaialdiko hiru egunetan, Claude Iruretagoyena eta Jon Maya Sein-en eskutik.

Sarrerak bihar, irailak 14, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatilean eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.

Programa osorik egunez egun

Tra, Tra, Tra (Tradizioa, Transmisioa, Traizioa), Begirada garaikide bat tradizioari, Explica Danza. Urriak 18, Gazteszena (Egia).

Euskal Hatsa, Malandain Ballet Biarritz. Urriak 19, 22 eta 23, Okendo plaza.

Gernika, Martin Harriague, Bilaka Kolektiboa. Urriak 19, Victoria Eugenia.

Ginoide, Baal. Urriak 19, Victoria Eugenia Club.

Leira, Nova Galega de Danza. Urriak 22, Victoria Eugenia.

Martin Zalakain, Argia Dantzari Taldea. Urriak 23, Victoria Eugenia.