Web mapa
Hizkuntzak

Egia

Kultur Etxea

34. Gazteen Antzerki Topaketan 20 antzezlan eskainiko dira hiriko sei agertokitan maiatzaren 17tik ekainaren 16ra. Horietatik 15 emanaldi Donostia Kulturako espazioetan izango dira: Victoria Eugenia Cluben, Antzoki Zaharrean, Gazteszenan (Egia) eta Imanol Larzabalen (Lugaritz).

Gazte Antzerki Topaketa

Donostia Gazteria da topaketaren antolatzailea eta 34. edizio honetan Donostia Kultura eta Kutxa Kulturekin batera aritu da elkarlanean.

14 eta 30 urte bitarteko gazte antzerkizaleen topaketan parte hartzaileek hain ezagunak diren hiriko hainbat agertokietan antzezteko aukera izango dute; goian aipatutako Donostia Kulturako guneez gain, Kutxa Kultur Klubean eta Kontadoresen (Bidebieta).

Ekoizpen propioak nahiz klasikoak ikusi ahal izango dira; eta, balorazioaz Maria Redondo, Asier Burguete eta Miren Arrieta antzezleak arduratuko dira. Sari banaketa ekainaren 17an izango da Kutxa Kultur Plazan.

Sarreren prezioari dagokionez, 3 eurokoa izango da espazio guztietan. Donostia Kulturak kudeatzen dituen guneetako (Victoria Eugenia, Antzoki Zaharra, Gazteszena eta Lugaritz) antzezlanak ikusteko sarrerak maiatzaren 10etik aurrera erosi ahalko dira, goizeko 11:30etatik aurrera:

Informazio guztia: