Web mapa
Hizkuntzak

Egia

Kultur Etxea

Dantza Dantza

Iragandako ekitaldia

Gazteszena (Egia)

10 €

moor krad Agortuta

Moor Krad ikuskizunak argitara atera nahi du gu guztiok gordetzen dugun itzala. Bizitzan zehar, hainbat arrazoi ezberdinarengatik, ezkutatzen goazen, eta gure parte izango ez balira bezala, gure izaeraren gela ilunenean gordetzen ditugun alderdiez osaturiko itzala.

Puruak jaiotzen bagara ere, gizartean onartuak sentitze aldera, gure izaerako zein zati botako dugun zakura erabakitzen pasatzen dugu haurtzaroa eta gaztaroaren parte haundi bat; eta gainontzekoa berriz, zaku hori nola hustu asmatu ezinik.

Lur zati honetan bizi diren pertsonaiek badakite alde ilun bat dutela eta honek aldi berean beraien izaera osatzen duela. Horregatik ez dituzte beraien kontraesanak ezkutatzen eta benetan diren bezala agertzen dira besteon begietara. Moor Krad-en ez da gezurrik, ez moral bikoitzik, ez eta bizitza paralelorik. Hemen, den guztia, argitara ateratzen da.

Informazio gehiago: Ertza.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...