Web mapa
Hizkuntzak

Egia

Kultur Etxea

Antzerkia Antzerkia

2025 urtarrilak 25 • 19:30

Gazteszena (Egia)

10 €

Hizkuntza: euskara

Itzulera ikuskizunaren irudi bat

Dejabu Konpainiaren proiektu eszeniko berria umorez, poesiaz eta akzioz betetako antzezlana da. Auto-fikziozko obra honetan konpainiako kideak euren sormenaren eta identitatearen zentzua zalantzan jarriko dute. Konpainiak 2024ean Mexikora egindako bidaia kontatzen du eta nola bertan jazotako ustekabeko gertakari batek, euren abenturaren norabidea aldatu zuen.

Zuzeneko road movie baten egitura du obrak eta etengabe jokatzen du errealitatearen eta fikzioaren artean. Eszenako aktoreez gain, zinemagile batek zuzenean irudiak sortu eta proiektatuko ditu, ikusleentzako emanaldi bakoitza esperientzia errepikaezin bihurtuz. Ipuin bat, non irudikatutakoaren eta bizitakoaren arteko mugak lausotzen diren, eta publikoa bidaia horren eta bere emaitzaren parte izatera gonbidatzen den.

Zuzendaritza eta ideia: Dejabu konpainia Antzezleak: Ainara Gurrutxaga, Miren Alcalá, Urko Redondo eta David Aguilar Bidelaguntza artistikoa: Iara Solano Idazketa: Dejabu konpainia, Mariana de la Mataren bidelaguntzarekin Zuzeneko bideo sorkuntza: David Aguilar Musika: Ander Fernandez Jantziak: Barbara Rasso Argi diseinua: Andoni Mendizabal Argi eta soinu teknikariak: Andoni Mendizabal eta Itziar Bote Eszenografia: Dejabu konpainia Komunikazioa eta diseinu grafikoa: Rodriguez & Ndungmandum Ekoizpena: Dejabu konpainia Banaketa: Artedrama

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...