Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Adarra Saria

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

25 €

Hizkuntza: euskara

Zea Mays

Asier Basabe (bateria), Ruben Gonzalez (baxua), Iñaki Imaz Piti (gitarra elektrikoa eta akustikoa), Aiora Renteria (ahotsa, sintetizadoreak)

Zea Mays talde bizkaitarrak jasoko du aurtengoan Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak urtero musikaren alorrean banatzen duten Adarra Saria.

Juan González Andrés kazetariak, Sara Zozaya musikariak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika teknikariak osatutako Aholku Batzordeak nabarmendu du Zea Maysek oso maila altuari eutsi diola kalitateari eta arrakastari dagokienez, 26 urteko musika-ibilbidean.

Ikus-entzuleek eta musika munduko kideek aitortu egin diote eman duten guztia eta jarri duten bihotza. Nabarmentzekoa da, hain zuzen ere, hainbeste lankide izatea, diskoetan zein zuzenekoetan, bai Euskal Herriko artistekin eta bai nazioartekoekin. Euskal rockean eragin handienetakoa izan duen taldea da eta Euskal Herritik kanpo gehien estimatutako euskal banden artean kokatzen da; eurek plazaratutako hamaika diskoak dira horren erakusgarri.

Garaikurra jaso ostean, Zea Maysek kontzertua eskainiko du kolaboratzaile talde zabalaz lagunduta: Ainhoa Moyua, Rafa Rueda, Olaia Inziarte, Gorka Urbizu, Francis, Elena Setién eta Igor Elortza.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...