Web mapa
Hizkuntzak

Intxaurrondo

Kultur Etxea

Fresk – Uda egitasmoak aurtengoan ere tailerrak eta jolas jarduerak eskainiko dizkie liburutegiko patioan Intxaurrondoko udal igerilekua erabiltzen duten haurrei. Uztailaren 4tik abuztuaren 31ra bitartean luzatuko da, goizeko 11:30etatik 13:00etara, astearte eta ostegunetan (abuztuaren 12tik 19ra izan ezik, Aste Nagusia delako). 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago eta sarrera doakoa izango da.

Fresk-Uda Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegian

Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegiak zerbitzuaren ohiko eskaintza irakurketaren eta udako aisialdiaren gozamenarekin uztartzeko asmoz abiatu zuen iaz Fresk - Uda ekimena. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera da, eta modu ludiko eta dibertigarrian hurbiltzen ditu literaturaren mundura, liburuen, abestien, eskulanen, musikaren, dantzaren, antzerkiaren eta mahai-jokoen bidez. Saio bakoitzeko literatura-aukeraketarekin lotuta egongo dira. Eskulanetarako hainbat teknika erabiliko ditugu: pintura, collagea, eraikuntza, etab. Kamishibai, mahaien txotxongiloak eta beste sorpresa asko izango ditugu, guztiak haurren sormena pizteko eta, batez ere, parte har dezaten.

Udan Intxaurrondon geratzen diren familien eskura jarri nahi da baliabide hau, oporretan ere haurtzaroan irakurtzeko ohitura sustatzeko. Eguraldiak lagunduko ez balu, jarduera haur liburutegian egingo da.

Uztailaren 3an saio monitoreak bertan izango dira egitasmoaz gehiago jakin nahi duten familiei informazioa emateko.