Web mapa
Hizkuntzak

Poesialdia, Donostiako Poesia Astearen seigarren edizioa martxoaren 18tik 22ra izango dugu Victoria Eugenia Club, Liburutegi Nagusia eta Ernest Lluch zein Intxaurrondo kultur etxeetan. Bost egunetan zehar poesiaren inguruko ikuskizunak eta solasaldiak antolatu ditugu hainbat idazle eta artista ezagunen parte hartzearekin: Fernando Aramburu, Mikel Arruabarrena, Mari Luz Esteban, Goizalde Landabaso, Xabier Zeberio, Juan Manuel Uría eta Ángel Unzu. 

Poesialdia

Impromptu izeneko erakusketa bat ere abiatuko da martxoaren 15ean. Albistearen azken paragrafoan adierazi dugu nola lortu gonbidapenak.

Hauek dira ekitaldiak, kronologikoki zerrendatuak. Ekitaldi guztiak 19:00etan hasiko dira, Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren sari banaketa izan ezik (eguerdiko 12:00etan abiatuko dena):

  1. Martxoak 18: Tolesdurak. Goizalde Landabaso eta Xabier Zeberio. Victoria Eugenia Club. Euskaraz.
  2. Martxoak 19: Impromptu. Juan Manuel Uría eta Ángel Unzu. Aurkezlea: Sihara Nuño. Ernest Lluch Kultur Etxea. Gaztelaniaz. Saio hau izen bereko erakusketarekin lotuta dago.
  3. Martxoak 20. Haragizko erreformak. Mari Luz Esteban. Aurkezlea: Aritz Gorrotxategi. Ernest Lluch Kultur Etxea. Euskaraz.
  4. Martxoak 21: VII. Donostia Kultura Poesia Lehiaketa: sari banaketa. Liburutegi Nagusia (Mandasko Dukearen aretoa, Konstituzio plaza). Euskaraz.
  5. Martxoak 21: Olerkiaren txokoa + Musikene. Gonbidatua: Mikel Arruabarrena. Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegia. Euskaraz eta gaztelaniaz.
  6. Martxoak 22: Sinfonía corporal. Fernando Aramburu. Aurkezlea: Roberto Herrero. Victoria Eugenia Club. Gaztelaniaz.

Gonbidapenei dagokienez, Victoria Eugenia Clubekoak martxoaren 15eko goizeko 11:30etik aurrera eskuragai egongo dira webgunean (jarduera bakoitzaren loturan) eta Victoria Eugenia zein Antzoki Zaharreko leihatiletan. Ernest Lluch Kultur Etxekoak, berriz, martxoaren 15etik aurrera jaso ahalko dira kultur etxean bertan. Liburutegi Nagusiko eta Intxaurrondo Kultur Etxeko saioetan sarrera librea izango da aforoa bete arte.