Web mapa
Hizkuntzak

Lugaritz

Kultur Etxea

Antzerkia Antzerkia Data aldaketa

2024 apirilak 26 • 19:30

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)

5 €

Hizkuntza: euskara
60 minutu

Infinitum

Otsailaren 22ko oharra (13:30)

Antzerki emanaldia martxoaren 1era atzeratu zen hasiera batean, aktore baten gaixotasunagatik. Berriro atzeratu behar izan dugu agenda doikuntzagatik. Sarrerek data berrirako balio dute. Itzulketei buruzko informazio gehiago: sarrera salmentaren atalean.

Ongi etorri bizitzaren antzerkira! Gu geu gara bizitzaren aktoreak, gidoilariak eta zuzendaria. Gu geuk egin dugu guztia. Baina zer da bizitza? Bakarrik gaude unibertsoan? Zer da ezereza? Eta infinitua?

Bizitza boxeo-borroka bat izango balitz zer egingo zenuke zuk? Eskularruak jantzi eta ring-era atera, edo bazterrean geratu eta toaila bota? Zer egiten duzu erantzunik gabeko galderen aurrean?

Edozer egiten duzula ere, gogoratu borroka hau txantxa bat dela, fartsa bat, komedia bat. Ez ahaztu ukabilkada bakoitza bizitza dela eta bizitza etengabeko borroka dela. Ez hartu borroka serioegi, ze bizitzatik ez zarete bizirik aterako.

Antzezleak: Nerea Aranburu, Amaia Iraundegi, Garazi Mitxelena, Nagore Sarasola eta Maialen Sorzabalbere.

Zuzendaria: Mikel Sarriegi.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...