Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

25 €

Interpol © Ebru Yildiz

Paul Banks (ahotsa, gitarra, baxua), Daniel Kessler (gitarra, ahotsa), Sam Fogarino (bateria, perkusioa), Brad Truax (baxua), Brandon Curtis (teklatuak)

Baldin eta zeuk lehen diskoak atera zenituen urteetan jaiotako artistekin batera jotzen baduzu, emanaldi berean, horrek esan nahi du zerbait ondo egin duzula. Esan nahi du oraindik ere baduzula esatekorik, denentzat: orduan han zirenentzat, hurrengo urteetan etorri direnentzat, eta baita beste belaunaldi batekoak izanda (oraindik) ezagutzen ez zaituztenentzat ere.

Urteak aurrera doaz, Interpolen diskoek urteak betetzen jarraitzen dute (Turn On The Bright Lightsek 20 bete ditu 2022an, Anticsek 15etik gora ditu dagoeneko…), haien kantek ere hor jarraitzen dute beti bezala (Evil, Obstacle 1, If You Really Love Nothing) eta Interpolek berak ere hemen jarraitzen du, klasiko bihurturik, ez badirudi ere.

Informazio gehiago: Interpol.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...