Web mapa
Hizkuntzak

Okendo

Kultur Etxea

Kataluniako eta Euskal Herriko hainbat artista gaztek heriotza duinaz duten ikuspegia ilustratu dute Okendo Kultur Etxeko areto zaharrean egongo den Heriotza, duin eta ilustratua erakusketan. Bisita gidatuak, antzelanak, tailerrak eta hainbat aurkezpen eskainiko dira heriotzaren tabua desmitifikatzea helburu duen jarduera programan. Inaugurazioa irailaren 14an izango da, 18:30ean.

AGURZAIOLA_MATTIN

Euskadiko Duintasunez Hiltzeko Eskubidearen aldeko (DMD-DHE) elkarteak eta Okendo Kultur Etxeak antolatutako erakusketa eta jarduerak irailaren 14tik urriaren 31ra bitartean garatuko dira.

Elkarteak eta Donostia Kulturak Euskal Herriko ilustratzaileei tartea eskaini nahi izan diete eta hainbat egile gonbidatu dituzte heriotza duinaren gaiari buruzko pieza bat formatu guztiz librean sortzera eta aretoan bertan aurkeztera. Horren emaitza da Asteko Pieza jarduera, 5 ilustratzaile 5 astetan, beren lana zuzenean aurkezten. Hitzordua astearteetan izango da, 19:00etan.

Euskal Herriko ilustratzaileen bost aurkezpenez gain, bi tailer, bi antzezlan, ikuskizun bat, hitzaldi bat, mahai-inguru bat eta hiru bisita gidatu antolatu dira. Jarraian, bi hileko programa osoa:

Iraila

Urria