Hizkuntzak
Ejercicios básicos para una vida saludable Irantzu Alzuagaray

Oharra:
Ikastaroa hasita egon arren, oraindik ere egon daiteke izena emateko aukera. Horretarako Casares Kultur Etxera joan, e-posta bidali
Ikastaro honetan gure osasun egoera orokorra hobetzeko ariketak ikasiko dira, baita gure gaitasun fisikoak berreskuratzeko balio dutenak, eta eguneroko jarduerak arin eta zailtasun gutxiagorekin egiten utziko digutenak.
Programa
• Ariketa errazen bidez gure gaitasun fisikoak ezagutu (norberaren trebetasun eta zailtasunak).
• Arnasketa landu, arnas gaitasuna hobetu eta ariketen oinarri izan dadin.
• Gorputz osoaren mugikortasun eta malgutasuna lantzeko ariketak ikastea.
• Oinarrizko ariketa eta posizioetan indarra nola landu ikastea.
• Ariketen intentsitatea pixkanaka handituz gure bihotz-biriketako gaitasuna hobetu
• Giharren luzaketak posizio aktiboagotan landu.
• Zailtasun handiagoko ariketetan indarra nola landu ikastea.
• Koordinazioa hobetzea.
• Malgutasun eta mugikortasunean aurrera egin, gure gaitasun maximoak bilatuz.
• Zailtasun handiagoko ariketetan muskulu-indarra hobetzen ikastea.
• Oreka hobetzeko posizio ezegonkorretan lan egiten ikastea.
Ikasleak eraman beharreko materiala
Arropa erosoa.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Zinema, bideoa eta argazkia
Muntaian pentsatuz: Dokumentalen edizioa Amaia Merino
ekainak 2 - ekainak 19
Larrotxene K.E.