Web mapa
Hizkuntzak

Casares - Tomasene

Kultur Etxea

Apirilaren 23an, igandea aurten, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Donostia Kulturak Liburu denden elkartearekin batera, azoka antolatuko du Gipuzkoa plazan, goizeko 9:15etatik iluntzeko 20:00etara. Haur zein helduentzako ekitaldi ugari izango dira aurtengoan ere.

Liburuaren Nazioarteko Eguna

Liburuaren Nazioarteko Eguna baino lehen, egitarau osagarria prestatu da Tomasene, Intxaurrondo, Aiete eta Okendo kultur etxeetan.

Liburu denden salmahaiez gain, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak informazio gune bat izango du Azokan. Bertan eguneko programari buruzko informazioa emango da, baita liburutegien zerbitzuei buruzkoa ere. Hurbiltzen direnentzat orri-markatzaileak egongo dira eskuragarri, Sandra Garayoa ilustratzaileak liburuaren eguna dela-eta egin duen diseinua.

Helduentzako jarduerak

Apirilaren 23an, goizeko 10:30ean, abiatuko da Donostia, cafeterías y tabernas: un viaje literario en el tiempo ibilaldi literarioa. Bertan parte hartzeko eskaera egin behar da. Amaia García eta Slawka Grabowskak liburuetan agertzen diren edo idazleak maiz joan izan diren hiriko kafe eta tabernetatik egingo dute ibilaldia. Dramatizazioa María Alonso del Valena izango da.

12:00etan, Eider Rodriguez idazlea elkarrizketatuko du Oier Aranzabalek. 13:00etan, Hi! Hiriko idazleak programaren barruan Javier Klaverrek Balada triste de Amara Park liburua aurkeztuko du.

16:30ean, Lorategiko festa liburuari buruzko jarduera izango da eta 19:00etan bertso-saio literarioa. Nerea Ibarzabal eta Oihana Aranak bertsotan arituko dira, Amaia Agirre gai-jartzaile moduan.

Haurrentzako jarduerak

Haurren ekitaldiei dagokionez, Ipuinaren Ordua online izango da goizeko 10:00etan. Boli kalean antzerki emanaldia Gipuzkoa plazan bertan, goizeko 11:00etan.

Azkenik, Norgira taldearen eskutik liburuekin jolasteko jarduera arratsaldeko 17:30etan. Asier Burguete, Joanes Etxebeste eta Lorea Intxausti aktore ezagunek gidatuko dute 6-12 urteko haurrei zuzendutako jarduera.