Web mapa
Hizkuntzak

Casares - Tomasene

Kultur Etxea

Urriaren 24an Liburutegien Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Medialab Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak elkarlanean Joera berriak liburutegietan izeneko jardunaldia antolatu dute Victoria Eugenia Cluben.

2022ko Liburutegien Eguna

Elkarlaneko eta ikaskuntzako hamarkada bat ospatzen dute, dagoeneko 10 urte baitira hiru liburutegi hauek egun seinalatu hau elkarrekin antolatzen dutela. Hamar urte hauetan gai askori heldu zaie eta aurrera egiteko moduari buruz hausnartu ahal izan da, baita besteen esperientzietatik ikasi ere. Besteen artean gai hauek landu dira: ondarera, komikia, liburutegiak komunitate sortzaile, big data, gamifikazioa, memoria, liburutegiak pandemian eta immigrazioa.

Lankidetza hori eta Liburutegien Eguna bera ezagutarazteko bideo bat grabatu dute hiru liburutegiek.

Jarduerak

Urriaren 23an emango zaio hasiera The Public zine proiekzioarekin Tabakaleran.

24an, aipatutako jardunaldi profesionala garatuko da Victoria Eugenia Cluben, hitzaldiak eta gogoetak liburutegi joera berrien inguruan.

Hilaren 24an ere irakurketa saio irekia gidatuko du Ana Merinok Tomasene Kultur Elkartean.

Bukatzeko, urriaren 25ean, Ángel Esteban idazlearekin topaketa izango da, berak idatzitako El escritor en su paraíso liburuaren inguruan. Amaia Garciak gidatuko du, gaztelaniaz.

Saio hauek guztiak profesionalei nahiz publiko orokorrari zuzenduta daude.